Gora Ethan!
Enero 3, 2004, 9:14 am
Archivado en: Ficción


2 comentarios por mucho
Deja un comentario

Konta dezake baten batek zelan joan zen proiekzioa Gernikan? Bermeon arazoren bat izan zen soinuarekin, zenbait pasarte mutu joan zen, Gatiburen ekarpena adibidez ez genuen entzuterik izan Hala eta guztiz ere, oso freskoa iruditu zitzaidan niri behintzat “Gora Ethan!”, umore ganberroa eta ideia sakonak uztartzeko ahaleginak ez du kale egin, eta bai sarreran eta bai irteeran zuzendaria, produktorea eta aktore printzipala bertan aurkitzeak Sunset Boulevard-en nengoela sentiarazi zidan, Sam Peckinpah, Indiana Jones eta Marylin Monroez inguratuta, eta sentsazio hori ez zitzaidan amatatu harik eta etxerako bueltan Goiko Plazan txakur trosko ikaragarri bat zapaldu nuen arte. Markos Zapiain.

comentario por Markos Zapiain

kaixo, eta zorionak
zure filma ikusi neban galdakaon erakusketa gelan
ederra, ondo egina, sakona, zentzugaz eta sentikorra. herri baten denboren aldaketaren onarpen atseginez hitzegiten duena, eta heroiarengan horregatik erabateko apurketa ematen den. gauza asko sartu dozuz metraje laburrean, gehiegi niretzako, nabaritzen da eta filmak sentitu egiten du agian. exagerazio piti bat ikusten da bukaera partean, esperantza biderik ez dagoela esan gure dozu agian… duela hilabete batzuk ikusi dot eta ez dekot fresko fresko bez
aurrera eta zorionak osterabe, zinema euskalduna ez baita egunero ikusten, eta zeurea irla moduko perla bat da gure panorama tristean. aupa hi!

comentario por Guillermo




Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>